
Kukuka antzerki eta dantza asteko lehenengo aste honetan, Landaberri eta Sasoeta-Zumaburu ikastetxeetako eta institutuko gaztetxoen antzezlanak ikusi ahal izan dira. Hurrengo egunetan, antzerkiko gazte eta helduen eskutik, Shakespeare edo Saharako egoera taularatuko dira. Eta eskolako dantzako taldeen emanaldia izango da ...
Egutegia begiratuz gero begi bistakoa da maiatza erdi bidean dagoen neurrian ekaina ate joka ari dela, nahiz oraindik ere kolpe txikiak jo. Egutegiaz apartean badabiltza giroan lasarte-oriarrontzat hain berezia den hilabetearen zantzuak. Horien artean, eguraldia hobetzea, gora-beherak gora-behera, eta horrek ...

Euskararen ahozko eta idatzizko erabilera sektore guztietara hedatzeko etenik gabe lanean dabiltza Buruntzaldeko udaletako euskara lansail guztiak. Elkarrekin eta elkarlanean ari dira zeregin horretan, gainera. Apirilean "Baietz gurean" euskara lan munduan txertatzeko ekimena aurkeztu zuten.

Iaz abiatu zen ekimenarekin bat egin dute eskualdeko bost enpresek. Hauexek: Hernaniko Adarra lan tresnak eta Panificadora Hernani, Usurbilgo Talleres Mecánicos Manuel Etchevarria S.A., Lasarte-Oriako Comercial Hostelera del Norte eta Andoaingo Jaki-Ona. Egitasmoaren inguruan mintzatzeko lekuko aproposenak dira.

Larunbata arratsaldean, Udal kiroldegian, Lasarte-Oriako XXIX. areto-futboleko txapelketako finalak jokatuko dira. Final nagusian Txindoki eta Buenetxea taldeak izango dira; ligaxkakoan, berriz, Trumoi eta Naiban.

Gaur, arratsaldeko 18:00etan Aingeru Mayor sexologoak "Pozez beteriko sexualitatea" hitzaldia eskainiko du Villa Mirentxun, Gizate Zerbitzuetako sailak antolatuta.

Herrira ekimenak larunbatean "Goazen plazara" lemapean Euskal Herriko plazetara bere aldarrikapenak kalera aterako ditu. Lasarte-Orian, Okendo plazan izango dira ekitaldiak goizeko 11:00etatik gaueko ordu txikiak arte.

Juantxi Ugarte, Xabier Goitia teknikariek eta Boris Nogales Kultura zinegotziak 2012ko literatur lehiaketaren aurkezpena egin dute Manuel Lekuona kultur-etxean. Bi lehiaketa ezberdin dira, bata haur eta gazteei zuzendutakoa eta bestea helduena, lehenak aurten 25 urte betetzen ditu eta bigarrenak 26.

Michelin enpresako enplegu erregulazioari buruzko iritzia eman du gaur goizean PSOEko udal bozeramale Jesus Zaballosek. Batetik kezka azaldu du erregulazio “basati” horrengatik, bestalde Udal Gobernuak erantzun bateratua emateko borondaterik ez duela salatu eta azkenik Jaurlaritzako Industria sailari eta SPRILUR erakundeari ...

Lasarte-Oriako danborrada elkarteak 1947tik egunera arteko argazki erakusketa irekiko du gaur, arratsaldeko 18:30ean Manuel Lekuona Kultur-etxean.