Goizeko 11:30etarako Okendo ziren 3 eta lau urteko haurrak ospakizuna hasteko prest
Udako Txokoetako haurrek eta beraien begiraleek ere ospatu dute Santa Ana Eguna. Goizeko 11:30etarako Okendo plazan ziren neskamutilak mozorrotuta beraien begiraleekin, eta gero 3-4 urteko haur hauek guztiek taldeka dantzatu dute. Banaka banaka oholtzaren aurretik pasa dira talde guztiak, eta aurrez prestatutako dantza eskaini diete.
Gaur itzuli dira Altzon lau egun pasa dituzten 7-8 urteko neska mutilak ere.
Uztaileko txokoei bihar ostirala emango zaie bukaera, eguraldiak laguntzen badu apar festarekin. Goizean egingo da Okendo plazan.