“Aldaketa oztopatu nahi zuten”

Rafa Diez, langileen mugimenduan egindako lanarengatik ezaguna bada ere, Euskal Herriko politikagintzan pisu handikoa izan da: Zenbait garaitan diputatu, Gazteizko eta Madrileko parlamentuetan; gainera, Gobernuaren eta ETAren arteko negoziaketetan parte hartu du. Ezker abertzalearen baitan ireki den hausnarketa eta bide ...


“Gazteria aktiboa dugu herrian”

Gazteria zinegotzi bezala proiektu garrantzitsuena da Gaztelekua Taxio Arrizabalagarentzat. Honek gazteen behar eta eskaeretara egokitu behar duela azpimarratzen du eta hilabeteak aurrera, gaztez beteta eta instalazio guztiak martxan ikustea da bere nahia. Eraikuntza hornitzeko erabilitako diru kopuruaz harro hitz egiten ...


“Txoriene” sukaldaritza saioa aurkeztuko du Xuban Intxaustik astelehenetik aurrera

Astelehenean estreinatuko dute ETB1en “Txoriene” sukaldaritza saio berria. Xuban Intxaustik aurkeztuta, egunero emango dute 13:30ean, “Gaur Egun” albistegiaren aurretik, eta, gero, 19:00etan, errepikatuko dute. Astero sukaldari bat elkarrizketatuko du kazetari lasarteoriatarrak Eko Etxek Miramonen egin duen eraikin ekologikoan.


Maider Oiartzabal:“Sorkuntza oso garrantzitsua da, euskal dantza bermatu nahi badugu”

Lasarte-Orian dantzak bere lekua hartu du pixkanaka. Horregatik, Kukuka antzerki eta dantza eskolako kideek Dantzaren Nazioarteko eguna ospatuko dute apirilaren 29an lehenengoz. Horretarako, apirilaren 27an dantza topaketa batzuk eta egunean bertan, ekitaldi xume bat antolatuko dute. Maider Oiartzabal dantzari, koreografoa ...


Herriko Bertsolari Txapelketa, gaur gauean Jalgi tabernan

Euskal Herri osoko 25 herritan egingo da Bertso Korrika Zirkuitua, horien artean Lasarte-Orian. Jalgi elkartean, gaur, ostirala, martxoaren 22an 22:00etan bederatzi bertsolarik Herriko Bertsolarien Txapelketa jokatuko dute. Ttakun-eko Earra! Bertso eskolak antolatu du Korrika eta Bertsozale elkartearekin batera. Migel Angel ...


Aitor Atxega, musikaria: “Bertsoak kantukera propioa du”

Aitor Atxega, Asteasuko eskolako musika irakaslea, bertso idatziei musika jartzen ari da aspaldion Imanol Kamio musikari hernaniarrarekin. Unai Muñoa eta Ander Lizarralde bertsolariekin batera “ez gara Palestinaz ari” ikuskizuna ondu dute. Ostegunean hilaren 14an eskainiko dute kultur etxean arratsaldeko 20:00etan. ...


“Zaintzailea zaindu behar da”

Gizarte Zerbitzuetatik hurbileko senitartekoekin zaintza-lanak burutzen dituzten herritarrentzat "emozioen kudeaketa" ikastaroa antolatu zen otsailean Arantza Sein psikologoarekin eta apirilean berriz errepikatuko da. Honetaz gain, herrian orain bi urte zaintzaileentzako laguntza taldea osatu zen Gizarte Zerbitzuetan Aldundiaren Sendian egitasmoaren baitan eta ...


“Ezin daiteke aiztogintzatik bizi”

Cesar Bozal artisauak, aizto eta labanak egiten ditu eskuz, baina aiztogintzatik ezin denez bizi beti egin du beste lan bat. Duela urte bete ireki zuen oinetako konponketa denda Aralar plazan, Sirimiri elkartearen parean. Batetik, oinetakoak konpondu, giltzen kopiak egin, aizto, ...


Ibon Fernandez Iradi, preso politikoa: “Espetxeak gaixotu egiten du”

16 urte daramatza Lasarte-Oriatik kanpo Ibor Fernandez Iradi herritarrak. Duela hilabete jakin du Lannemezan-eko espetxean esklerosi anitza izeneko gaixotasuna daukala. Behintzat gaixotasunaren diagnosia dauka, 2011ko urtarrilean arazoekin hasi eta urte bete pasa zuen probak egitera eraman zuten arte. Espetxetik kontatu ...


Gotzon Huegun, eskultorea, Madrilen

Gotzon Huegun eskultoreak amatasunari buruzko sei eskultura jarriko ditu ikusgai Madrilen, Kristalezko eraikinean, maiatzaren 23tik 26ra egingo den Amatasunari buruzko Medikuen Kongresu batean. Emakumezkoen figurak dira, horietako bat berria egun hauetan bukatu duena.


“Mugi txartela asmo handiko proiektua da”

Larraitz Ugarte Mugikortasuneko eta bide-azpiegituretako diputatua da Gipuzkoako Foru Aldundian eta oso pozik azaltzen da Gipuzkoako garraio publikoan Mugi txartel berriak izan duen harrerarekin. Hilabete baino gehiago darama txartelak martxan eta honakoa aurrera ateratzeko egindako lanaz mintzatu nahi izan du ...


“Lagunek egin dugu Biolin magikoa”

Lagunartean sortu dute “Biolin Magikoa” antzerki lana ATeJoka taldeko Aitor Fernandino, Tomas Ruti eta Jon Garagarza partaideek. Lasarteoriatarrak hiruak, lagun koadrila berekoak, eta urtetan behin eta berriro esandakoa gauzatu zuten 2012an: elkarrekin zerbait egitea. Fernandinok aktore dihardu Txalo taldean, Rutik ...


Gloria Crespo Posturopata "Ikastaro praktikoa izango da

Esperientzia dauka ikastaroak ematen Gloria Crespo lasarteoriatarrak. Pilates eman du eta orain gorputzaren jarrerak lantzen du. Azken ikastaroa Leitzan burutu du lehenengo aldiz euskaraz eta maiatzean emango du bigarrena Ttakunek antolatuta Lasarte-Orian. Leitzako ikasleen erantzuna oso ona izan dela nabarmendu ...


Euskara elkarri emateko ikasten

Jakina da 18. Korrikak euskalduntzen eta alfabetatzen ari diren pertsonak omenduko dituela. Aurten zabaldu nahi duen mezuak dio euskara dela elkarbizitzarako gakoa, “elkarrekin bizitzeko, elkarri hitz egiteko, elkarri entzuteko eta elkar ulertzeko tresna”, beraz, helburu hori lortzeko, “euskara elkarri emateko”, ...


Jesus Zaballos: “Ez naiz Madrilen ikusten”

Jesus Zaballos Lasarte-Oriako PSE-EEko burua da egun. Zinegotzi lanarekin uztartuta, Patxi Lopezen Jaurlaritzan lanean aritu zen Iñaki Arriolaren sailean. Lopezek berak eskatu zion PSE-EEko zuzendaritzako kide izateko eta atzotik Gasteizen legebitzarkidea da. Lasarte-Orian lanean jarraitzeko asmoa duela dio 2015ean alkategai ...


“Lagunartean egin dugu diskoa”

Oreindik rock taldeak ia urtebete egin du jo gabe, beraz, gogo handiarekin dira Jalgin larunbat gauean diskoa aurkezteko eta udan kontzertuak eskaintzeko. Zarautz, Andoain, Donostia eta Lasarte-Oriakoak dira Oreindik-eko kideak, baina Lasarte-Oriako taldea dela esaten dute, Sasoetan elkartzen direlako, Makulu ...


Eukarazko hedabideok elkarrekin egin behar dugu gure gogoeta, etorkizuna irabazteko

Herri izaerako euskarazko hedabideen elkartea da Hekimen eta bertan batzen dira 50 hedabidetik gora honen parte da Txintxarri Tokikomen baitan. Alberto Barandiaran da elkarte horretako zuzendaria. Euskaldunon Egunkaria-n eta Berria-n hogei urtez lan egin zuen eta beste hainbat hedabidetan ere ...


“Segurtasuna ere garrantzitsua da”

Jesus M. Perez Azaceta herritarrak bere bosgarren liburua “Los mejores recorridos para conocer la montaña vasca” aurkeztuko du martxoaren 7an. Honetan Euskal Herriko 60 mendietako ibilbideak eta hauetaz gozatzeko gomendioak eskaintzen ditu.


“Guztia elkarbanatzen dute”

Saharako errefuxiatu kanpamentuetan egun dagoen egoera ez da xamurra. Ez dira bisatuak ematen eta atzerritarrek oso zaila dute bertara hurbiltzea. Urtero egiten den Sahara Maratoia ez da aurten antolatu eta aste honetan “Oporrak Bakean” proiektuaren barruan harrera familiek Aste Santuan ...


Oharrak
  • Maria Auxiliadoraren omenezko meza
    Zumaburuko Arantzazuko Amaren kaperan Maria Auxiliadoraren omenezko meza berezia ospatuko da maiatzaren 26an, igandean, eguerdiko 12:30ean. Meza amaitzean luntx txikia konpartitzeko aukera egongo da.
  • Odol ateratzea
    Hileroko azken astelehenero bezala, odol ateratzeak egingo dituzte Osasun Zentroan maiatzaren 27an, arratsaldeko 17:30etik 20:30era. Anima zaitezte, odola ordezkaezina da eta odol falta dago!
  • 60ko kinto afaria
    Abend jatetxean ospatuko da maiatzaren 25an 60ko kintoen afaria. Informazio gehiagorako interesatuek 943 370980 telefonora deitu (Maria Luisa).
  • Galdutako gauzak
    Udaltzainek jakitera eman dutenez, gauza hauek daude jasota, hiru ordulari, hiru betaurreko graduatu, patinete bat, bi mugikor, bi pultsera eta eraztun bat. Gauza hauen jabeak direla egiaztatzen duten herritarrek, hilabeteko epean jaso behar dituzte Udaltzainen Bulegoan, goizez 09:00etatik 13:00etara
Gaur
Lasarte-Oria
Gaur ez dago ekitaldirik Lasarte-Orian.
Galeriak
MunduMob / (47)
Zorion agurrak
Eneko eta Sara
Zorionak familia guztiaren partez. Oso ondo pasa zuen egunean txokomarrubizko mila muxu!
Azken pdfa
1101 / (Maiatzak 20)
Guardiako farmaziak
Rodriguez (Astelehena)
Kale Nagusia 42 atzea
943 361774
Astea
  • Gil (Asteartea)
    Kale Nagusia 24
    943 361529
  • Acha-Orbea (Asteazkena)
    Hipodromo etorbidea 6
    943 363549
  • Urbistondo (Osteguna)
    San Frantzisko 1
    943 366567
  • Gandarias-Uribe (Ostirala)
    Iñigo de Loyola 9
    943 019521
  • De Miguel (Larunbata)
    Kale Nagusia 32
    943 371151
  • De Miguel (Igandea)
    Kale Nagusia 32
    943 371151
TELEFONOAK
Osasuna / Larrialdiak
Osasun zentroa 943 007960
Dya 943 464622
Gurutze gorria 943 363953
Udaltzainak 943 362442
Ertzaintza 943 288888
Sos Deiak 112


Udala
Erregistroa 943 376055
Euskara zerbitzua 943 376184
Udal kiroldegia 943 376182
Mitxelin kiroldegia 943 376181
Kulturetxea 943 3 76181

Garraioak
Toosa-Don. busak 943 361740
Eusko Tren 943 450131
Taxien geltokia 943 361954

Bestelakoak
Ttakun K.E. 943 371448
Erretiratuen Elk. 943 363964
Atsobakar egoitza 943 366951
Epaitegia 943 371629
Kontsumitzaile bul. 943 361605
Postetxea 943 361908

Euskaltegiak
AEK-Muntteri 943 372863
Udal Euskaltegia 943 361621
Txintxarri aldizkaria    txintxarri@txintxarri.info   txintxarri@ttakun.com         Geltoki kalea 4, Lasarte-Oria 20160 Gipuzkoa    943 366 858