“Oso gustura noa lasterketetara”

Aurreko urteko 52 asteetan, 63 lasterketatan parte-hartu zuen Peio Fadriquek eta berriki 88 kilometroko G2H lasterketa beldurgarria bukatu du 19:13:15 denborarekin

Normalean emaitza esanguratsuak erdiesten dituzten kirolariak izaten dira loria eta errekonozimendua jasotzen dutenak. Peio Fadrique herritarra hedabideetatik urrun ibili ohi da, itzalean, inurri langileen antzera lan eta lan, sekula gelditu gabe. Astea joan eta astea etorri Euskal Herriko txoko ezberdinetako bazterrak bisitatzen ditu lasterketa edo triatloietan parte-hartzeko aitzakiarekin, baina kirol emaitzez haratago, beste hainbat gauza baloratzen ditu Ostadarreko korrikalariak.

Asteburu honetan bertan bi lasterketa korritu ditu Peio Fadriquek. Astigarragako herri krossa (7,2km) eta Zumaia Flysch Trail (31,2km). Halakoak izan ohi dira Fadrique nekaezinaren asteburuak, ezin ukatu gizon saiatua dela.

Nola da posible 2011n korrikalari batek 63 lasterketan parte-hartzea urteak 52 aste dituenean?
Ba asteburuetan bitan korrika egiten eta lasterketa batzuk entrenamedu modura hartzen, ezin baita denetan topera joan txiki-txiki eginda bukatu nahi ez baduzu behintzat.

Non egiten dituzu lasterketak, Euskal Herrian, Estatuan...?
Orokorrean Euskal Herrian, gehienbat Bizkaia eta Gipuzkoan, nahiz eta Euskal Herritik kanpo ere egin dudan lasterketaren bat.

Ez al zaizu neke psikologikori pilatzen?
Ez, normalean gustura joaten naiz, gehiago kostatzen zait entrenamendu markatuak ditudan egunetan ateratzea, serieak etab. egitea adibidez.

Nola egiten zaio aurre hilabete honetan bertan bukatu duzun Aralar eta Aizkorri mendizerrak zeharkatzen dituen G2H 88km-ko mendi ultra-lasterketari?
Lasterketa batzuk espezifikoki prestatu behar dituzu. Kilometro asko dira, bakardadea, gaua... Batez ere moral asko behar da, baikorra izan behar duzu uneoro, momentu zail asko izaten dira eta etsitzeko gogoa gailendu daiteke halako lasterketa luze eta gogorretan. Aurten nire denbora ordu eta erdian hobetu dut eta beno, gustura nabil oraingoz.

Ba ala duzu lasterketa kuttunik?
Goierriko bi handiak (G2H) eta Arratzu-Urdaibai mendi-lasterketak, Donostiako triatloia eta Behobia ezin ditut galdu eta etxekoa noski, Lasarte-Oria Bai! Kross herrikoia.

Aurten gainera, Kirolprobak-ek oparitu dizkidan 10 lasterketa aukeratu behar izan ditut... Bestalde sortzen diren karrera berriak probatzea ere gustatzen zait...

Mendi lasterketa tekniko eta zailak nahiago dituzu? Ala errazak eta azkar egitekoak?
Teknikoak nahiago, izan ere indar gutxi daukat hanketan, baina palan aritu izan naizenez, erreflexuak mantentzen ditut oraindik aldapa behera moldatzeko. Harri artean ibili eta saltoka aritu behar bada, hobe niretzat. Hor aurreratzen dut jendea, zati zailenetan. Hala ere proba gehienetan atzeko partean ibiltzen naiz, ez pentsa...

Zein da zure entrenamendu gunea?
Andatzan entrenatzen dut gehienbat, baina ez bakarrik hor. Konpletoa da, pista zabalak, bide estuak, lokatz guneak, harriak... denetik daukazu, leku ona da trebatzeko. Gainera orain erosi dudan GPS berriarekin edozein lekutan ibil zaitezke galdu gabe.

Lasterka aritzeaz gain, triatloiak ere egiten dituzu. Bateragarriak al dira muskularki?
Ura-bizikleta-korrika aldaketak oso gogorrak dira... Baina korrika asfaltoan bakarrik ibiliz gero, belaunak lesionatzeko arriskua dago. Aldatzea ona da, mendia, bizikleta, igeriketa... txipa aldatu behar da noizbehinka, eta azkenean kirola egiten ari zaranez, ez duzu sasoia galtzen.

Halere, astean hirutan igeriketa Buruntzaldea IKT taldearekin egiten dut, masterrekin. Serioxeago entrenatzen hasi gara, izan ere askotan ez diogu igeriketari zor zaion garrantzia ematen. Kirol konplikatua da igeriketa eta bere orduak eskatzen ditu.

Aukeratu beharko bazenu, zer duzu nahiago, mendia, igeriketa, bizikleta, asfaltoan korrika egitea...?
Azken bolada honetan gehiago ari naiz disfrutatzen mendian, nire azken erronka gogorrenak mendian izan direlako eta hor prestatu behar izan dudalako. Triatloian ere oso gustura ibiltzen naiz, nahiago ditut luzeak, ez baitaukat explosibitaterik. Aukera gehiago ditut ondo ibiltzeko distantzia luzeetan, diesela naiz.

Lasterketa batean sufrimendua soilik ikusten baduzu, etxea geratzea onena. Beti dago zure gorputzarekiko erronka bat, tokiak ezagutu, jendearekin erlazionatu...



Pultsometroarekin entrenatu edo konpetitzen duzu?
Boladak izaten ditut. Ez zait gehiegi gustatzen lasterketetan begira joatea, estresa eragiten dit. Gainontzean ondo erabiltzen ikasten baduzu, zenbait entrenamendu espezifikotan oso erabilgarria da.

Lana eta kirola uztartzeko arazorik bai?
Goizez egiten dut lan Donostian atezain bezala, primeran datorkit beraz ordutegia. Neguan arrabola edo iraupen eskia egiten ditut. Azken finean, barazkiekin bezala, denboraldian denboraldiko kirola egiten dut.

Zer nolako giroa duzue Ostadar taldean?
Nik denbora gutxi daramat, baina jende asko dabil taldean. Lasterketak egin ahala joan naiz taldekideak ezagutzen.

Zein gomendo emango lieke zu bezalako lasterkari beterano batek, korrika egiten hasten denari?
Nik berez denbora gutxi daramat, urte gutxi batzuk, beraz aholku asko ezin eman. Baina erronka zailegiak ez jartzea esango nieke. Lehenik eta behin mediku-azterketa egitea gomendatzen dut, nola zabiltzan ikusteko, zure pultsazioak zein diren jakiteko, pixkanaka joatea funtsezkoa da, eta gustatzen bazaizu aurrera. Parrandak botatzea ez dut gaizki ikusten, noizbehinka egin behar dira.

Zertan eta zenbat aberasten zaitu kirolak? Merezi al du hainbeste sufrimenduk?
Berez lasterketa batean sufrimendua bakarrik ikusten baduzu, etxea geratzea onena. Beti dago zure gorputzarekiko erronka edo motibazio bat.

Gogorra zuretzat bakarrik ez, senide eta ingurukoek ere jasan beharko dute zure zaletasuna ezta?
Beno, egia da batzuetan etxean baimena behar izaten dudala lasterketetara joateko, baina oraintsu nire neska ere korrika hasi da eta gustura dabil. Gainera lasterketak goizez badira, eguerdirako etxean zaude eta eguna aprobetxatu dezakezu oraindik.

Oharrak
  • Maria Auxiliadoraren omenezko meza
    Zumaburuko Arantzazuko Amaren kaperan Maria Auxiliadoraren omenezko meza berezia ospatuko da maiatzaren 26an, igandean, eguerdiko 12:30ean. Meza amaitzean luntx txikia konpartitzeko aukera egongo da.
  • Odol ateratzea
    Hileroko azken astelehenero bezala, odol ateratzeak egingo dituzte Osasun Zentroan maiatzaren 27an, arratsaldeko 17:30etik 20:30era. Anima zaitezte, odola ordezkaezina da eta odol falta dago!
  • Galdutako gauzak
    Udaltzainek jakitera eman dutenez, gauza hauek daude jasota, hiru ordulari, hiru betaurreko graduatu, patinete bat, bi mugikor, bi pultsera eta eraztun bat. Gauza hauen jabeak direla egiaztatzen duten herritarrek, hilabeteko epean jaso behar dituzte Udaltzainen Bulegoan, goizez 09:00etatik 13:00etara
Gaur
Lasarte-Oria
Gaur ez dago ekitaldirik Lasarte-Orian.
Galeriak
Gu ere bertsotan / (48)
Zorion agurrak
Alain
Zorionak pottoki! Txokomarrubizko muxu goxo bat familiaren partetik.
Azken pdfa
1101 / (Maiatzak 20)
Guardiako farmaziak
Urbistondo (Osteguna)
San Frantzisko 1
943 366567
Astea
  • Gandarias-Uribe (Ostirala)
    Iñigo de Loyola 9
    943 019521
  • De Miguel (Larunbata)
    Kale Nagusia 32
    943 371151
  • De Miguel (Igandea)
    Kale Nagusia 32
    943 371151
  • Orue (Astelehena)
    Jaizkibel plaza 2
    943 362652
  • De Miguel (Asteartea)
    Kale Nagusia 32
    943 371151
  • Rodriguez (Asteazkena)
    Kale Nagusia 42 atzea
    943 361774
TELEFONOAK
Osasuna / Larrialdiak
Osasun zentroa 943 007960
Dya 943 464622
Gurutze gorria 943 363953
Udaltzainak 943 362442
Ertzaintza 943 288888
Sos Deiak 112


Udala
Erregistroa 943 376055
Euskara zerbitzua 943 376184
Udal kiroldegia 943 376182
Mitxelin kiroldegia 943 376181
Kulturetxea 943 3 76181

Garraioak
Toosa-Don. busak 943 361740
Eusko Tren 943 450131
Taxien geltokia 943 361954

Bestelakoak
Ttakun K.E. 943 371448
Erretiratuen Elk. 943 363964
Atsobakar egoitza 943 366951
Epaitegia 943 371629
Kontsumitzaile bul. 943 361605
Postetxea 943 361908

Euskaltegiak
AEK-Muntteri 943 372863
Udal Euskaltegia 943 361621
Txintxarri aldizkaria    txintxarri@txintxarri.info   txintxarri@ttakun.com         Geltoki kalea 4, Lasarte-Oria 20160 Gipuzkoa    943 366 858