Ostadar SKT-ko Infantilen Ohorezkol taldea Donosti Cup lehiaketan izan zen lehengo astean. Joxan Beldarrainek zuzentzen duen taldeak bere multzoko irabazlea izan zen. Tamalez, Intxaurrondo Kostkas-ek kaleratu zuen ostegunean.
Uztailaren 2an hasi zen Donosti Cup lehiketa eta horrekin batera, Gipuzkoako hainbat zelaietan futbol partidak ikusteko aukera izan da aste honetan. Lasarte-Oriak ordezkari bat zuen aurten lehiaketan, Ostadar SKT-ko infantilen Ohorezkoa.
Lehengo egunean Sanseren aurka jokatu zuen eta 5-2 gailendu zen herriko taldea. Asteartean, berriz, Leones aurka bana berdindu zuen eta atzo arratsaldean 12-0 irabazi zion Juventudes de America taldeari.
Lehiaketatik kanpoEra honetara, bere multzoko lehenengo bezala sailkatu eta Intxaurrondoren aurka jokatu zuen final zortzirenetan Lasarte-Oriako taldeak.
Joxan Beldarrainen mutilek ezin izan zuten Kostkas-Intxaurrondo taldea garaitu. Talde donostiarrak hiru gol egin zizkion Ostadarri eta lehiaketatik kanpo utzi zuen.